profile

Sala Doka

1 visualizaciones hoy

1790 visualizaciones totales

Sala Doka Erregezainen Kalea, 20 San Sebastián / Guipúzcoa
Ver mapa
Donostiako Kafe Antzokiak (DOKA), 2007ko maiatzaren 11n zabaldu zituen estreinekoz bere ateak.

Euskal Herriko beste zenbait hiri edo eta herrietan, izpirituz edo arimaz anaia-arrebak izan daitezkeen proposamenak ezagutu ditugu lehenagotik: Bilbon Bilboko Kafe Antzokia, Durangon Plateruena, Elgetan “Espaloia”,…

Inbidi sano eta zintzo batek bultzatuta eta Donostiak ere merezi zuen halako gune baten hutsunea nabarmena izanik, hura ahalik eta era duinenean betetzeko sortua izan zen DOKA. Umil baina sendo. Euskara eta euskal kultura abiapuntu eta oinarri dituelarik, leihoak zabalik dauzka DOKAK bestelako hizkuntzek eta kulturek gurean aterpe izan dezaten. DOKA Kafe Antzokian, taberna zerbitzuak eskaintzearekin batera, asteburuetan ordutegi luzeaz goza daiteke eta guzti horretaz gain, kultur programazio mardula eta zabala ere aurki dezakezu (zuzenean: musika kontzertuak, antzerkiak, bertso-saioak, diaporamak, hitzaldiak eta abarrak).

Ezin ahaztu DOKA Kafe Antzokiaren auzo kokapena. Ezaguna den Antigua auzoko bihotz-muinean kokatzen den gunean dago DOKA Kafe Antzokia. Sustraiak hemengo, zangoak hango, beso eta begi franko. Bertute ugari: auzo bizi eta alaia, jendetsua eta kale zalea, hondartza bertan duena, Igeldo herriko magalean pausatua, Donostia erdialderako berehalako komunikazio erraza du eta Euskal Herriko Unibertsitateko mugetatik gertu aurkitzen da. Kokapen aberatsa, alegia, herritarraren esku, herritarraren gozamenerako zabalik dagoen gunea.

Gurekin gozatu, zurekin gozatuz. Zu noiz ikusiko desiatzen!

Publicaciones

Aún no hay publicaciones disponibles